XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nire bi begiek beste kolore batzuk ikusi zituzten amaren sabelean zioen Alamuk.

Entzunak entzun, aztia makurtu zen Alamuren aurrean, esan zahar bat ahoskatuz:

- Ongi entzun sabelaren garaia konta dezakeena, eta eskaiozu Azinbo elefantea ikustera joan dadin.

Eta Alamu abiatu zen.

Oihanetik atera eta ibai grisean bainatzen ari zen Azinborengana hurbildu zen.

- Zer nahi duzu ? galdetu zion elefanteak.

- Amaren sabelaren koloreen bila nabil.

- Nik ere, kolore horiek gogoratzen ditut erantzun zion Azinbok.

- Elefante oroimena duzu zuk!

Azinbo belaunikatu zen eta Pigmeo ttikia igo zitzaion bizkarrera.

Biak abiatu ziren, eta Kilimandjaro mendiraino iristeko basa-oihana zeharkatu zuten.

Sumendi kaxkoan zen aintzira-ertzeraino igo ziren.

Han itxaron zuten, elur grisean.

Orduan, Kasha arranoa etorri zitzaien, hauxe galdetuz:

- Zer nahi duzue?

Hemen ez da ezer, ez gizon ttikientzat, ezta elefanteentzat ere.

- Munduaren koloreen bila nator zioen Alamuk.

- Beraz segi nazazue erantzun zion Kashak.

Hormagune baten pean kokaturiko leizeraino eraman zituen eta berehala hegaldatu zen.

Azinbo elefanteak, sarrera tapaturiko harroka bultzatu zuen leizean sartzeko.